Bideoa: Uztaileko udalbatzarra

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko uzt. 29a, 09:12

Atzo arratsaldean, uztaileko udalbatzarra egin zuten Orion, eta bertan jorratu ziren gai guztiak aho batez onartu zituen udalbatzak. Bestalde, eskari eta galderen atalean ez zen aipamenik izan.

Hona hemen uztaileko udalbatzarreko gai zerrenda:

1.- 2022ko bigarren hiruhileko berankortasun-txostenaren berri ematea.

2.- 2022ko udal-aurrekontuaren bigarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.

3.- Behin betikoz onartzea, egoki bada, 2021eko udal-aurrekontuaren kontu orokorra.

4.- Karela udal-kiroldegiaren kudeaketaren oreka ekonomikoa bermatzeko txostenaren berri ematea eta dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada.

5.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!