Orio nagusi izan da Loiolako batel estropadetan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 30a, 12:00

Jubenil mailan, bina batel atera dira lehiara nesken zein mutilen estropadetan, eta lau ontziek sailkapenaren goiko aldean amaitu dute lehia.

Infantil eta jubenil mailako batel estropadak jokatu zituzten atzo Donostiako Loiola auzoan, Urumeako uretan, eta bi mailetan Oriok irabazi zuen estropada, bai nesketan, bai mutiletan.

Infantiletan aurkari gutxi izan zuten oriotarrek: nesketan Orio soilik uretaratu zen eta, mutiletan, Orio eta San Pedro. 

Jubeniletan, ostera, sei eta bost batel aritu ziren mutiletan eta nesketan, hurrenez hurren, eta nagusitasunez gailendu zen Orio. Mutiletan, Orioko A batela izan zen txapeldun, eta B ontzia bigarren. Nesketan ere Orio A ontzia gailendu zen, eta B ontzia hirugarren izan zen (Hernani sartu zen tartean). 

Hala, bi banderarekin itzuli ziren etxera atzokoan Orio Orialkiko neska-mutilak. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!