Gutuna: Tristura ematen du

Karkara 2022ko abu. 4a, 16:09

Herritar batek bidali du gutuna KARKARAra, gaur goizean, familiarekin mendi-buelta egitera joan denean, ikusi duena salatzeko.

Gaur Zaragueta Eskola zeharkatu eta San Juan ermitatik barrena Itsaspeko buelta egitea erabaki dugu familian. Zaragueta Eskolaren pareko merenderora ailegatu eta tristura sentitu dugu, ordea.  Zikin-zikin eginda zegoen eremua. Semeak galdetu digu jendeak bere zaborra zergatik ez duen jasotzen, eta ezin izan dugu justifikatu egoera, ez baitauka inolako zentzurik. Izan ere, aldapa bera jaitsita –nahi eta nahiez hortik pasa behar da piknik-gunera iristeko–, Zaragueta Eskolaren sarreran, edukiontzi mordoa dago zaborra bota ahal izateko. Lotsagarria irudia!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!