Hondarribian eta Getarian izango dira asteburuan traineru estropadak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abu. 6a, 09:07

Hondarribian bi jardunaldi izango dira. Batetik, larunbatean Eusko Label eta Euskotren ligetako estropadak jokatuko dituzte bertan, eta igandean KAE1 Ligan aritzen diren ontziek Hondarribiko Arrantzaleen Kofradia Bandera jokatuko dute.

Traineru denboraldiaren ekuatorera iritsi gara eta ligak pil-pilean dira. Hala, asteburua traineru estropadaz beterik iritsi da, arraunzaleen gozamenerako. Alde batetik, Orio-Orialki gizonen eta emakumeen talde nagusiek Hondarribiko Bandera izango dute jokoan gaur, 17:40ean hasita; bihar, berriz, eskualdean izango dute hitzordua, Getariako Ikurriña-500 urteurren Saria estropada jokatuko baitute, 11:40etik aurrera.

Bestetik, KAE 1 Ligan aritzen den Orio Orialki B taldeak bihar izango dute arraun hitzordua, asteburuko bakarra. Hala, 11:30etik aurrera Hondarribiko Arrantzaleen Kofradia Bandera jokatuko dute mutilek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!