Harrera egin diete herrian Euskotren ligako garaileei

Juan Luis Romatet 2022ko abu. 15a, 08:56

Euskotren liga irabazi zuen atzo Orio-Orialki traineruak liga bera amaitzeko bi jardunaldiren faltan. Arratsalde partean harrera egin zieten herrian txapeldunei.

Aliroia izan zuten atzo arratsaldean Orion. Asteburuan jokatutako bi banderak irabazi zituelako Orio-Orialkik –larunbatean Ondarroan eta igandean Castro Urdialesen–, baina baita aurtengo Euskotren liga irabazi dutelako. Liga amaitzeko bi jardunaldi falta badira ere, datorren asteburuan Zarautzen jokatuko direnak, Orioko Arraunketa Elkarteko ontziak matematikoki ziurtatu zuen atzo ligako garaipena. 

Egun handietan bezala, harrera egin zieten herrian, eta udaletxeko balkoira atera ziren asteburuan irabazitako banderak astindu eta herritarren txaloak jasotzeko. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!