Safi band & Hereje Fighters taldeak reggae kantu ezagunak joko ditu gaur gauean hondartzan

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 19a, 13:30

OST Orioko Surf Taldeak Reggae Gaua antolatu du, eta surfeko klubak hondartzan duen lokalaren aurrean izango da zuzeneko emanaldia.

Reggae musikaz gozatzeko aukera egongo da gaur gauean Antilla hondartzan, herriko musikariek osatzen duten Safi band & Hereje Fighters taldearen eskutik.

OST Orioko Surf Taldeak antolatu du Reggae Gaua, eta 22:00etan hasiko da, taldeak duen lokalaren aurrean.

Reggae kantu ezagunak joko ditu Safi band & Hereje Fighters taldeak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!