Oliden nagusitu da Azkoitiko XII. Diva Sat idi proba sarian

Nerea Uranga 2022ko abu. 23a, 17:15
Atzo Oliden lanean, Azkoitian, bere idiekin. (Ibon Errazu)

Sei idi parek parte hartu dute XII. Diva Sat eta Ixidro erretegia idi proba sarietan; atzo, astelehena, eta joan den larunbatean jokatu ziren Azkoitiko Gurea pilotalekuan.

XII. Diva Sat kintopeko idi proba saria jokatu da Azkoitiko Gurea pilotalekuko probalekuan. Bi egunetan izan dira demak, larunbatean eta atzo, astelehena. Sei idizaleren buruek parte hartu dute, eta larunbateko saioan egindako lana kontuan hartuta, Oliden oriotarraren idi parea izan da txapelketan nagusi, 43 plaza eginda.

Horrez gainera, Ixidro erretegiak emandako manta ere jaso du Olidenen idi pareak, aurten plazaratutako txapelketako idi pare onenaren saria, hain zuzen ere.

Larunbateko idi proba saioan aurten plazaratutako idi pareek parte hartu zuten. Olidenen, Txokolateren eta Belamendiren idi pareak lehiatu ziren deman, eta haiek egindako lanak atzoko saiokoak baino hobeak izan ziren. Izan ere, atzo probalekuan hezetasun handia zegoen, eta hori probalarien kalterako izan zen.

Sailkapena:


1.- Oliden (Orio): 43 plaza.
2.- Txokolate (Errezil): 42 plaza eta 2,53 metro.
3.- Benguria (Bermeo, Bizkaia): 40 plaza.
4.- Belamendi (Errezil): 38 plaza, 4 metro eta 1,51 metro.
5.- La Cruz (Gatika, Bizkaia): 38 plaza.
6.- I. Lopetegi (Birle, Bizkaia): 27 plaza, 4 zinta eta 3,09 metro.

Argazkiak: Ibon Errazu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!