Kamel Ziani Atletismo Taldea hasi da 2022-2023 denboraldiko taldeak osatzen

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 24a, 12:08
Emakume batzuk korrika, entrenamendu saio batean.

LH1etik hasita, adin guztietako neska-mutilek dute taldeetan sartzeko izen-emate epea zabalik. Horretarako, galdetegi bat bete behar da. Arduradunek azaldu dute behin taldeak osatutakoan emango dutela egutegi zehatzaren eta gainerako informazioaren berri.

Kamel Ziani Atletismo Taldea hasi da 2022-2023 denboraldia prestatzen, eta taldean izena eman nahi dutenei jakinarazi die galdetegi hau bete beharko dutela –galdetegiko atal guztiak betetzea derrigorrezkoa omen da–.

Egutegi zehatzaren berri eta informazio guztia behin taldeak osatutakoan emango dute, baina aurreratu dituzte hainbat xehetasun: taldeen ordutegiak eta kuotak, esaterako.

Ordutegiak

  • LH1,2,3: Ostegunak 17:00-18:00.

  • LH4,5,6: Ostegunak  18:15-19:15.

  • DBH eskola: Astelehenak 16:45-18:00.

  • DBH, Batxilerra, Federatua... : Astelehenak ( 16:45-18:00) eta ostegunak ( 17:00etatik entrenamendua amaitu arte).

Kuotak

  • Eskola: 160 euro urtekoa.

  • Federatua: 250 euro urtekoa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!