Espainiako Vuelta ziztu bizian igaro da Oriotik

Gorka Eizagirre-Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 24a, 16:04

Aurreikusitako ordua baino pixka bat lehenago zeharkatu du txirrindularien tropelak Orioko zubia Zarautzerantz. Irundik Bilbora egin dute bosgarren etapa, eta aurreneko kilometroak izaki, denak elkarrekin pasatu dira herritik. Bideoan, Zarauzko erdigunetik igaroz ere ageri dira txirrindulariak.

Usurbil aldetik 13:45ean iristekoak ziren gaur Oriora Espainiako Vueltako txirrindulariak, eta minutu batzuk lehenago pasatu dute N-634 errepidea eta zubia, Zarautzerantz jarraitzeko. Bosgarren etapa zuten gaurkoa, Irun eta Bilbo artekoa, eta Oriotik tropelean pasatu dira, denak batera.

Ohi bezala, errepidea itxita izan dute udaltzainek tarteka, denen segurtasuna bermatzeko. Pelotoia pasatu bezain laster, berriz zabalik gelditu da errepidea bi noranzkoetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!