Irailaren 19an eman ahalko dute izena Orioko Futbol Taldean 2014an jaiotakoek

Onintza Lete Arrieta 2022ko ira. 15a, 13:11
Mendibeltz futbol zelaia, airetik.

LH3. mailako neska-mutilek aukera dute futbol klubean parte hartzeko aurtengo denboraldian. Entrenamenduak irailaren 26tik aurrera izango dira, astelehenetan, 16:45etik 17:30era.

Orioko Futbol Taldean hasi nahi duten neska-mutilek irailaren 19an, astelehenarekin, joan beharko dute Mendibeltz futbol zelaiko bulegora izena ematera, 17:00etatik aurrera.

Deialdia 2014. urtean jaiotakoentzat da; hau da, aurten LH3. mailan hasiko diren neska-mutilentzat.

Klubak jakinarazi du entrenamenduak irailaren 26tik aurrera astelehenero izango direla, 16:45etik 17:30era. Aurrez, bilera informatiboa egingo du gurasoekin, irailaren 23an, ostirala.

2013an jaiotakoek ere egun eta ordu berean entrenatuko dute; 2011n jaiotakoek, astelehenetan 18:00etatik 19:30era. Aldaketa 2012koentzat izango da, eskola kirola dela eta, astelehenetan beharrean, ostegunetan izango dutelako futbol entrenamendua, 16:45etik 17:30era.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!