Hirugarren sailkatu da Orio Orialki Aresko estropadan

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 27a, 19:45
Orio Orialki, denboraldiko estropada batean.

Ligako azken txanpako estropada jokatu dute gaur arratsaldean Eusko Label ligako traineruek Galizian, eta Urdaibai liderra nagusitu da beste behin.

Urdaibai eta Hondarribia hasieratik jarri dira Donostiarraren eta Orioren aurretik Aresko estropadako ohorezko txandan, eta bien artean egon da borroka beste behin. Dena den, azken minutuetan aurreratu egin da Urdaibai, eta nagusitasunez irabazi du estropada, Hondarribiari zortzi segundoko aldea aterata.

Orio hirugarren sailkatu da, hemezazpi segundira baina Donostiarraren aurretik eta, beste behin, Ander Etxegoienek jantzi du patroi onenaren elastikoa.

Bihar izango da ligako azken hirugarren estropada, 12:13ean, Galiziako Boiro herrian. Lau puntuko aldearekin da orain Urdaibai lehen postuan, eta Hondarribia bigarren. Biharkoa eta gero, bi estropada bakarrik geldituko dira liga amaitzeko, biak Bizkaian –eta tartean Kontxako Bandera–: Bermeokoa irailaren 19an, eta Portugaletekoa irailaren 20an.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!