Ander Etxegoien da matematikoki Eusko Label ligako patroi onena

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 28a, 17:44
Ander Etxegoien, patroi onenaren elastikoa janzten. (Aitor Arrizabalaga/Eusko Label liga)

Bi estropada falta dira liga amaitzeko, hamasei puntu daude jokoan, eta dagoeneko 24 puntuko aldea atera dio Orio Orialkiko patroiak bere herrikide Unax Eizagirre Getariako patroiari.

Gaur eguerdian jokatu da Eusko Label ligako azken hirugarren estropada Boiron (Galizia), eta matematikoki erabakita gelditu da aurtengo patroi onena. Ander Irigoien Orio Orialkiko patroiak, izan ere, 24 puntuko aldea ateratzen dio bigarrenari, Unax Eizagirre Getariako patroiari, eta liga amaitu bitartean hamasei puntu baino ez daude jokoan.

131 puntu ditu Orioko patroiak, eta 107, berriz, Getariakoak.

Honela dago sailkapena gaur-gaurkoz:

  1. Ander Etxegoien ORI 131
  2. Unax Eizagirre GET 107
  3. Gorka Aranberri URD 98
  4. Felix Duarte CAB 97
  5. Iñaki Goikoetxea LEK 93
  6. Arkaitz Diaz DON 92
  7. Ioseba Amunarriz HON 88
  8. Cristian Garma KAI 61
  9. Vicente Carpintero SAN 56
  10. Hugo Rascado ARE 47
  11. Borja Gomez ZIE 42
  12. Jenaro Zelaia OND 41
  13. Iñigo Larrinaga OND 40

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!