Sara Peña nagusi, Tritoiena mendi lasterketan

Aitziber Arzallus 2022ko abu. 29a, 11:39

Oriotarrak bi ordu eta hamalau minutu behar izan ditu 21 kilometro pasatxoko ibilbidea egiteko.

Tritoiena mendi lasterketaren seigarren edizioa jokatu zuten atzo Arbizun (Nafarroa), eta Sara Peña oriotarra izan zen azkarrena. Talaimendi elkarteko kirolariak bi ordu eta hamalau minutu behar izan zituen 21 kilometro eta 190 metroko ibilbidea osatzeko.

Atzokoa ez zuen izan aurtengo denboraldian podiumera igotzen lehen aldia. Besteren artean, otsailean, bigarren egin zuen Zestoako Kobaz Koba Trail probaren VI. edizioan; martxoan bigarren bukatu zuen Aiegiko (Nafarroa) Jurramendi Trail Montejurra lasterketan bigarren egin zuen; eta maiatzean Nafarroa Xtreme proba irabazi zuen Zubirin.