Kiroldegia, berriz martxan

Aitziber Arzallus 2022ko abu. 29a, 17:30
(Argazkia: Orioko Udala)

Bi asteko itxialdiaren ostean, gaur goizean zabaldu dituzte Karela kiroldegiko ateak, eta aurrerantzean, udal kirol instalazioak herritarrentzat erabilgarri egongo dira ohiko ordutegian. 

Azken bi asteotan itxita egon da Karela kiroldegia araudiak agintzen dituen txukuntze eta mantentze lanak gauzatzeko: igerilekua hustu, iragazkiak eta uraren zirkuitua garbitu, bakterien aurkako tratamendu egin eta abar. Egin beharrekoak eginda, gaur goizean zabaldu dute atzera, eta aurrerantzean udal kirol instalazioak herritarrentzat erabilgarri egongo dira ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 12:30era eta 14:30etik 22:00etara; larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara; eta igandeetan, 09:00etatik 13:00etara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!