Arratsaldeko sailkatze estropadan, bigarren irtengo da Orio

Aitziber Arzallus 2022ko abu. 31a, 13:49

18:00etan ekingo diote erlojuaren kontrako saioari. Lekittarra itsasoratuko da aurrena, eta haren atzetik aterako dira oriotarrak.

Gaur arratsaldean jokatuko dute Kontxako Banderarako gizonezkoen sailkatze estropada, eta dagoeneko egin dute erlojuaren kontrako saioko irteera ordena zehazteko zozketa. 18:00tan ekingo diote lehiari eta aurrena, A multzokoak itsasoratuko dira, talderik indartsuenak. Horien artean, bigarren irtengo da Orio, Lekittarraren atzetik. Talde horretan, eskualdeko beste traineru bakarra dago, Getaria, eta azkena izango da ateratzen; hamabigarren, beraz.

Ondoren, B multzokoen txanda izango da. Horien artean, eskualdeko bi talde daude: Zarautz eta Zumaia. Zarautz bigarren irtengo da, eta Zumaia, zazpigarren.   

Arratsaldeko saioko irteera ordena:

  1. Lekittarra-Elecnor-BM
  2. Orio Orialki
  3. Cabo da Cruz
  4. Club Remo Ares
  5. San Pedro
  6. Kaiku Berez Galanta
  7. Bermeo Urdaibai
  8. Ondarroa Cikautxo
  9. C.M. Bueu Teccarsa
  10. Zierbena Bahias de Bizkaia
  11. Matrix Hondarribia
  12. Getaria

  13. Arkote Seguros Bilbao
  14. Zarautz-Gesalaga-Okelan
  15. Castro Bruno Saez
  16. Lapurdi Antton Bilbao
  17. Mutriku
  18. SDR Pedreña
  19. Delteco-Zumaia
  20. SD Samertolameu Oversea / Meira
  21. San Juan Koxtape
  22. Deusto - Bilbao
  23. Hibaika Susperregi Edukiontziak
  24. C.M. Castropol

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!