Bosgarren postuan aterako da Orio Orialki Kontxarako sailkatze estropadan

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 1a, 13:00

Kontxarako emakumeen sailkatze estropada jokatuko da gaur arratsaldean Donostian, 18:00etatik aurrera. Hemeretzi ontzi arituko dira lehian jokoan dauden zazpi lekuak betetzeko.

Atzo gizonen sailkatze estropada izan zen, eta gaur emakumeen txanda izango da. Zortzi ontzi arituko dira lanean datozen bi igandetan. Donostiarra ontzia dagoeneko sailkatuta dago, eta beste zazpi lekuak betetzeko lehian arituko dira gaur sailkatze estropada honetarako izena eman duten hemeretzi ontziak. Erlojupeko saioa egin beharko dute eskifaiek. 

Goizean egin dute zozketa eta dagoeneko erabakita dago zer ordenetan aterako diren traineruak Donostiako badian jarritako buia paretik. Orio Orialki bosgarren postuan abiatuko da. Ezusteko handirik izan ezean, Oriokoak Donostiako badian izango dira datozen bi igandetan, hilaren 4an eta 11n. Euskotren liga irabazi ondoren, Kontxako bandera irabazteko faboritoetakoa da Patxi Francesek gidatutako taldea.

Orden honetan irtengo dute ontziek.

1. Tiran

2. Tolosa

3. Delteco Zumaia

4. Deusto

5. Orio Orialki

6. Cabo

7. Hibaika

8. Chapela

9. Arraun Lagunak

10. Hondarribia

11. Ondarroa

12. Perillo

13. Zarautz Gesalaga Okelan

14. Castro.

15. Rianxo

16. Mugardos

17. Portugalete

18. Hernani

19. Castropol

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!