Orio Arraunketa Elkartearen dendak harrera "oso-oso ona" izan du

Erredakzioa 2022ko ira. 3a, 14:05
OAEren denda, atzo, plazan. (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Atzo arratsaldean plazan postua jarri zuen arraun klubak, eta herritarrak animatu zituen materiala erostera, balkoiak nahiz gorputzak horiz apaintzeko eta, hala, Kontxako estropaden egunetan Orio Orialkiko arraunlariak bultzatzeko.

Iosu Esnaola Orio Arraunketa Elkarteko presidenteak balorazio ona egin du atzo klubak jarritako dendak izan zituen salmentez. Herritarrek harrera "oso-oso ona" egin zutela esan du.

Hori koloreko elastikoak, jertseak, banderolak... egon ziren salgai, eta OAEk bereziki animatu zituen herritarrak hori koloreko materiala erostera, Kontxako estropaden bezperetan balkoiak nahiz gorpuzak apainduz, arraunlariei hauspoa eta bultzada emateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!