Garai batean bezala ogia egiten erakutsiko dute Iturraranen, hilaren 17an

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko ira. 6a, 10:07
Ogia egiten. (Goiena)

Agorregin garia ehotu, oreari forma eman eta dastatzeko aukera izango da Iturraran parketxeak antolatutako jardueran.

Iturraran parketxeak jarduera antolatu du garai batean ogia nola egiten zuten ezagutarazteko, hilaren 17rako. Familia osoari zuzendutako ekimena da, eta bertan parte hartzen dutenek Agorregin garia ehotu, oreari forma eman eta dastatzeko aukera izango dute

Eskua bete ore Iturraranen ekimenean parte hartu nahi duten herritarrek aldez aurretik eman beharko dute izena, 943-835389 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita. Honako hau da prezioa: 2-12 urte bitarteko haurrek 4 euro eta 12 urtetik gorakoek 6 euro.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!