Asteartean arraunari buruzko liburu berria aurkeztuko du Manu Etxeberriak

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 9a, 09:33

Euskal arraunlariak munduko txapelketetan eta JJOOetan (1970-2000) liburuaren aurkezpena kultur etxean izango da, 18:30ean hasita, eta interesa duten herritar guztiei zabaldutako saioa izango da. 

1970eko hamarkadatik 1990eko hamarkadara, Espainiako eta Frantziako selekzioetako partaide gisa euskal arraunlariek lortutako emaitza gogoangarrien inguruko liburua osatu du Manu Etxeberria: Euskal arraunlariak munduko txapelketetan eta JJOOetan (1970-2000). Proiektuak Orioko Udalaren babesa izan du, eta irailaren 13an, asteartearekin, liburuaren aurkezpena egingo dute kultur etxean. 18:30ean hasiko da saioa, eta interesa duten herritar guztiei irekita egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek.

180 orrialdez eta 90 argazkiz osatu du liburua Etxeberriak, eta 1970eko hamarkadatik 2000. urtera bitarte euskal kirolariek goi mailako txapelketetan izandako parte-hartzearen inguruko datuak biltzen ditu. Besteak beste, Lasurtegi, Korta, Puertas, Redondo, Elizalde, Goikoetxea, Genoba eta Urbieta bezalako arraularien lorpenak ditu hizpide.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!