Orioko arraunlariei bultzada argazkien bidez

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 11a, 09:00

Urteroko ohiturarekin jarraituz, Orioko arraunlarien argazkiekin osatutako erakusketa ikus daiteke Salatxo tabernan.

Kontxako banderaren bigarren jardunaldia jokatuko da gaur Donostian. Ostiralean herrian bertan erakutsitako bultzada Donostiara eramango dute oriotarrek oraingoan. Hitzordu garrantzitsu honetan ez dira bakarrik sentitutako Orio Orialkiko arraunlariak. 

Arrauna hizpide, eta urteroko ohiturarekin jarraituz, Orioko Salatxo tabernan erakusketa zabaldu dute. Herriko arraunlariak dira argazki erakusketa honetako protagonistak, eta Orioko Arraunketa Elkarteko neska-mutilek lortutako garaipenak gogoratu dituzte tabernako hormetan.