Surf saio inklusiboa egin dute goizean

Erredakzioa 2022ko ira. 10a, 19:15

Berdin-Berdinak eta Orioko Surf Taldeak elkarlanean antolatuta, surf saio inklusiboa egin dute gaur goizean Antilla hondartzan. Esperientzia atsegina bezain aberasgarria izan da parte hartzaileentzat, eta biziki gozatu dute olatu gainean irrist egiten.  Saioaren ondoren, indarberritzeko jateakoa eta edatekoa ere izan dute.

Argazkiak: Jokin Iriondo