Afagiko Orioko kideek mahai informatiboa jarri dute gaur azokan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko ira. 15a, 15:53
Afagiko Orioko kideak gaur goizean azokan jarri duten mahai informatiboan. (Aiora Larrañaga)

Irailak 21, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira, Afagiko kideek mahai informatiboa jarri dute gaur azokan.

Afagik, Alzheimerraren Nazioarteko Eguna aitzaki hartuta, sentsibilizazio kanpaina egiten du irailean, gaitzaren eta Afegik egiten duen lanaren inguruko informazioa zabaltzeko. Hala, gaia gizarteratzeko postua jarri dute gaur goizean elkarteko Orioko kideek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!