Ahalduntze Eskolak jakinarazi du hiruhileko honetako egitaraua

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko ira. 17a, 13:14
Ahalduntze Eskolak iaz antolatutako hitzaldia. Artxiboko argazkia.

Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskola martxan da, eta Gabonak bitarteko egitaraua zabaldu du sare sozialen bidez.

EGITARUA

- Irailak 21, asteazkena. Emakumeen Mahaia, ahalduntze eskolako Aizpea Esnaolak eta Miriam Garciak gidatuta, Salatxo aretoan, 18:00etan.

- Urriaren 4tik azaroaren 15era. Biodantza. Asteartetan izango da, 18:00etatik 19:30era, Arraunetxeko aretoan. Gorputza da bidea elkarteko Eider Zurriarainek gidatua.

- Azaroaren 4a, ostirala. Magma Mia bakarrizketa feminista Beatriz Egizabalen eskutik, 19:30ean hasita, Orioko Kultur Etxean.

- Azaroaren 10a, osteguna. Lodifobia gorpuztua osatzen bilgunea, urteetan zehar gorpuztutako minak identifikatu, osatu eta askatzeko bi orduko saioa, 18:30ean Salatxo aretoan.

- Azaroaren 14a, astelehena. Emakume musulmandarra eta euren janzkera. Aurreiritziak gutxitzeko begirada bat hitzaldia. Gaztelaniaz izango da. 18:30ean, Orioko Kultur Etxean.

- Azaroak 23, asteazkena. Abortuaren lege-proiektu berriaren gakoak hitzaldia, emakumeei zuzendua. 18:30ean, Salatxo aretoan.

AHOLKULARITZA

Banakako aholkularitza juridikoa emakumeentzat, irailak 26, urriak 31, azaroak 28 eta abenduak 19, 16:00etatik 19:00etara. Honako gaiak kontsultatzeko: dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzea, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako laguntzak. Aholkulariak Irule elkarteko Garazi Pagola Ugarte eta Macarena Mugika Urbistondo izango dira, eta aldez aurretik hitzordua hartu beharko da ahalduntze eskolaren bitartez.

Indarkeria matxista bidelaguntza eta aholkularitza zerbitzua, astelehen eta ostiraletan 16:00etatik 19:00etara eta asteazkenetan 10:00etatik 13:00etara. Aldez aurretik hitzordua hartu beharko da.

Hitzordua hartzeko telefonoz deitu daiteke 623 178 553 telefono zenbakira edo ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzi.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!