Futbol zelaian egindako lanak aurkezteko ekitaldi irekia izango da asteazkenean

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 19a, 17:34

Ekitaldia 19:00etan hasiko da Mendibeltz futbol zelaian, eta besteak beste, han izango da Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea. Ekitaldi laburraren ondoren, Orioko eta Zarauzko senior mailako futbol taldeek elkarren kontra jokatuko dute.

Asteazken arratsalderako ekitaldi erakargarria antolatu du Orioko Udalak Mendibeltzen. Azken bi urteotan futbol eta sofbol zelaian egin dituen lanak eta berrikuntzak herritarrei aurkeztuko dizkie, eta udal ordezkariak ez ezik, han izango da Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea ere. Jarraian, Orioko eta Zarauzko senior mailako futbol taldeek elkarren kontra neurtuko dituzte indarrak. Herritarrei irekitako ekitaldia izango da eta 19:00etan hasiko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!