Anbulatorio ondoko arranpla konpontzen ari dira

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko ira. 22a, 09:47
Anbulatorio ondoko arranpla. (Aiora Larrañaga)

Hormigoiz estali dute, arranplak zeuzkan zuloak tapatu eta koskak leuntzeko.

Atzo hormigoia bota zuten anbulatorio ondoko arranplan, bertan konponketa lanak egiteko. Orioko Udaletik azaldu dute herritarrek gero eta gehiago erabiltzen dutela arranpla bainatzeko, eta hori egokitzeko lanak abiatu dituela Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak. Egunotan lanak amaitzea espero dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!