Popatik taldeak entzunaldi musiko-poetikoa emango du hilaren 30ean Orion

Karkara 2022ko ira. 22a, 11:24
Popatik taldea. (Popatik)

Sarrerak salgai daude 2 eurotan, Orioko Kultur Etxean eta internetez.

Popatik taldeak emanaldia eskainiko du hilaren 30ean, ostiralarekin, 22:00etan, Orioko Kultur Etxean. Ekaitz Goikoetxeak, Aingeru Mayorrek eta Xabier Crehuetek urte hasieran aurkeztu zuten poesia eta musika uztartzen dituen Popatik proiektu berria. Aingeru Mayorrek idatzitako gazte transexualen bizipenak jasotzen dituen Tránsitos liburua oinarri hartuta, gai horren inguruko abesti bat sortzeko elkartu zen hirukoa, eta ekimenarekin aurrera egitea erabaki zuten. Hala, udaberrian Maitatzeari lehen lana aurkeztu zuten, “maitatzearen arteari” eskainitako hamar kantaz osatutako diskoa, eta bertako doinuak entzunaraziko dituzte Orion ere.

Sarrerak salgai daude dagoeneko 2 euroan, Orioko Kultur etxean eta online.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!