Orioko XXVII. Surf Txapelketa igandera atzeratzea erabaki dute

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 29a, 09:47

Hasiera batean larunbatean egitekoak ziren txapelketa, baina itsas iragarpenak ikusita, egun bat atzeratzea erabaki dute. Parte hartu nahi dutenek larunbatean 18:00ak arte eman ahalko dute izena OSTren hondartzako lokalean edo Itziar Kirolak dendan. Izen ematea bost euroko kostatuko da, eta ordainketa txapelketaren egunean bertan egin beharko da.

Larunbatean beharrean, igandean jokatuko dute Orioko XXVII. Surf Txapelketa. Itsas iragarpenak ikusita, egun bat atzeratzeko erabaki hartu dute Orioko Surf Taldeko kideek, igandeak txapelketa egiteko baldintza hobeak egongo direlakoan. Parte hartu bahi dutenek oraindik badute izena emateko aukera; hain zuzen ere, larunbatean 18:00ak arte, OSTren hondartzako lokalean edo Itziar Kirolak dendan.

Txapelketa egun bakarrean egitea aurreikusten dute, eta aurten, lau sailetan beharrean, bostetan jokatuko dute lehiaketa: Open, Neskak, Sub16, Bodyboard eta Master 50.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!