Bi lagunentzako lekua gelditzen da ahalduntze eskolaren biodantza ikastaroan

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 4a, 09:00

Gaur arratsaldean izango da lehendabiziko saioa; beraz, norbaitek parte hartu nahiko balu, lehenbailehen eman dezala izena Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolarekin harremanetan jarrita.

Gaur arratsaldean ekingo diote ahalduntze eskolak antolatu duen biodantza ikastaroari, eta oraindik pare bat lagunentzako lekua badela jakinarazi dute antolatzaileek. Norbaitek parte hartu nahiko balu, gaur eguerdia bitartean eman beharko du izena Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolarekin harremanetan jarrita. Horretarako aukera bat da kultur etxeko 1. solairuko bulegora bertaratzea;  bestea, 623 17 85 53 telefono zenbakira deitzea edo Whatsapp mezua bidaltzea; eta ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzita ere egin daiteke izen ematea.

Gaur hasi eta azaroaren 15ean bukatuko da ikastaroa eta astean saio bat egingo dute; hain zuzen ere, astearteetan, 18:00etatik 19:30era, Arraunetxen. Gorputza da bidea elkarteko kide Eider Zurriarainek gidatuko ditu saioak.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, 25 euro ordaindu beharko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide