Joseba Tapiak kontzertua emango du datorren larunbatean

Juan Luis Romatet 2022ko urr. 22a, 13:55

Urriaren 29an izango da Tapiaren kontzertua, 20:00etan hasita, herriko plazan. Emanaldia doakoa izango da. 

Trikitixa munduak izan duen iraultzaile handienetakoak kontzertua emango du datorren larunbatean, urriaren 29an, Orion. Emanaldia herriko plazan izango da, 20:00etatik aurrera, eta sarrera doakoa izango da. 

Lasarte-Oriako musikaria, Joseba Tapiak lan handia egin du bere ibilbide osoan zehar trikitixa modernizatzeko. Tapia eta Leturia bezala hasieran, Tapia eta Leturia Band bezala geroago, eta bakarka azken aldian, trikitixa beste musika estiloekin uztartzeko lana egin du datorren larunbatean Orion kontzertua emango duen musikariak. Egindako lan horregatik guztiagatik, Adarra saria jaso aurten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!