Irakurketa saioa antolatu dute azaroaren 11 eta 18rako

Mireia Galarza Bastida 2022ko urr. 22a, 16:04

Hain zuzen, Hannah Arendt idazle alemaniarraren Indarkeriaz liburua izango dute izpide bi saioetan. 18:30ean izango dira saioak, Salatxo Aretoan.

Aritz Pardinaren gidaritzapean, irakurketa saioa antolatu dute azaroaren 11 eta 18rako. Hain zuzen, Hannah Arendt idazle alemaniarraren Indarkeriaz liburua izango dute izpide bi saioetan. 18:30ean izango dira saioak, Salatxo Aretoan.

Testua eskatzeko prentsatailerra@outlook.com helbidera idatzi beharko dute interesa dutenek, eta antolatzaileek adierazi dutenez, paperezko kopiak kultur etxean eskuragai daude dagoeneko. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!