Azaroaren 10erako Arantzazura irteera antolatu du Zaharren Babeslekuak

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 27a, 13:15

Arantzazun pasatuko dute goiza eta Azpeitiko Kiruri jatetxean bazkalduko dute. Joan nahi dutenek azaroaren 3an erosi beharko dute txartela, 16:00etatik 18:00etara bitartean, Zaharren Babeslekuan. 35 euro kostako da bakoitzarena.

Azaroaren 10erako Arantzazura eskurtsioa antolatu du Orioko Zaharren Babeslekuak. Honako egitaraua prestatu dute: 09:15ean abiatuko dira Oriotik; Arantzazura iristean, hamaiketakoa egingo dute aurrena, eta meza entzungo dute gero; eta horren ostean, Azpeitira joango dira autobusez, hango Kiruri jatetxean bazkaltzeko —14:30ak aldera izango da hori—.

Joan nahi dutenek azaroaren 3an erosi beharko dute txartela, 16:00etatik 18:00etara bitartean, Zaharren Babeslekuan. 35 euro kostako da bakoitzarena.

Zaharren Babeslekuko zuzendaritzak ohartarazi du autobuseko plazak zozketaz adjudikatuko direla eta bigarren autobusa antolatzeko, gutxienez, 20 lagun apuntatu beharko direla.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!