Gaur iluntzean Joseba Tapiak kontzertua emango du Herriko Plazan

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 29a, 09:30

20:00etan hasiko da lasartearraren emanaldia, eta sare sozialetan berak iragarri duenez, musika bandak eta beste hainbat gonbidatu berezik parte hartuko dute saioan.

Joseba Tapia musikari lasartearrak Orioko plazan emanaldia eskainiko du gaur, 20:00etan hasita. Leturiarekin batera euskal musika tradizionala irauli ondoren, kantagintzari emana da azken aldian, bakarka. Baina, sare sozialetan iragarri duenez, gaur ez da bakarrik egongo oholtzaren gainean. Orioko musika banda eta beste hainbat gonbidatu berezi berarekin izango direla esan du. Emanaldia doakoa izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!