Hil aurretik egin nahiko lituzketenak arbel batean idatzi dituzte hainbat oriotarrek

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 31a, 11:59

ZainBizi elkarteak antolatu du ekimena, Heriotzari Bizitza Ematen egitasmoaren barruan. Hil aurretik nahi dut... ekimena antolatu duen hirugarren urtea izan da aurtengoa.

Santu Guztien Egunaren harira, eta hirugarren urtez jarraian, Hil aurretik nahi dut... ekimena antolatu du ZainBizi elkarteak Orion, Heriotzari Bizitza Ematen egitasmoaren barruan. Hala, herritarrek aukera izan dute arbel batean idazteko hil aurretik egitea nahiko luketena. Larunbat goizean jarri zuten arbela Oteizaren Pietatea eskulturaren txokoan, eta ordu gutxian desioz bete zuten herritarrek.

(Argazkiak: Onintza Lete Arrieta)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!