Oraindik eman daiteke izena biharko 'Lodifobia gorpuztua osatzen' tailerrean

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 9a, 15:32

Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak antolatu du tailerra eta Espazio Lunarreko kideek gidatuko dute. Bihar izango da saioa, 18:30ean hasita, Salatxo aretoan.

Oraindik eman daiteke izena Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak biharko antolatu duen Lodifobia gorpuztua osatzen tailerrean. Espazio Lunarreko kideek gidatuko dute saioa, eta antolatzaileen hitzetan, "elkar osatze kolektiborako (g)unea izango da. Epai gabe eta konfiantzazkoa. Elkarrizketaren, gorputzaren mugimendu zein begiradaren bitartez eta xamurtasunez, urteetan zehar gorpuztutako minak identifikatu, osatu eta askatzeko bi orduko saioa izango da". Parte hartu nahi dutenek, Ahalduntze Eskolak kultur etxeko lehen solairuan duen bulegora joanda eman dezakete izena, edo bestela, lotura honetan ere bai. Saioa Salatxo aretoan izango da, 18:30ean hasita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!