Oriokok hiru neurketa jokatuko ditu Mendibeltzen

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 11a, 12:00

Infantil txikiek eta infantil mailako neskek ez dute norgehiagokarik izango asteburuan, atsedena tokatzen baitzaie; gainontzeko zortzi taldeek, bai. Etxean jokatuko dute ohorezko mailako eta lehenengo mailako jubenilek eta lehenego mailako infantilek.

Hauek dira Oriokok asteburuan jokatuko dituen partidak:

  • Erregional mailako mutilak
    Oiartzen-Orioko
    Larunbatean, 12:45ean, Karla Lekuonan
  • Erregional mailako neskak
    Lagun Onak-Orioko
    Larunbatean, 15:30ean, Garmendipen
  • Ohorezko mailako jubenilak
    Orioko-Ordizia
    Larunbatean, 15:30ean, Mendibeltzen
  • Lehenengo mailako jubenilak
    Orioko-Lagun Onak
    Igandean, 17:00etan, Mendibeltzen
  • Ohorezko mailako kadeteak
    Urki-Orioko
    Igandean, 12:30ean, Unben
  • Lehenego mailako kadeteak
    Burumendi-Orioko
    Igandean, 17:30ean, San Migelen
  • Ohorezko mailako infantilak
    Kostkas-Orioko
    Larunbatean, 11:00etan, Matigoxotegin
  • Infantil txikiak
    Atsedena
  • Lehenego mailako infantilak
    Orioko-Usurbil
    Larunbatean, 12:00etan, Mendibeltzen
  • Infantil mailako neskak
    Atsedena

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!