San Martin eguna ospatzen ari dira gaur Ortzaikan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 11a, 13:07

Iluntzean, auzotarren arteko herri-kirol desafioa eta afaria izango dira, karpan. Gauean, berriz, Bide Batez taldeak erromeria eskainiko du.

Azaroak 11, San Martin eguna da gaur, eta Ortzaika auzoan festa giroan murgildu dira. Eguerdian, hamaiketakoa egin dute auzotarrek Oliden jatetxean, eta iluntzean, 19:00etan hasita, auzotarren arteko herri-kirol desafioa izango da, eta ondoren afaria egingo dute karpan, Andoni Ollokiegik girotuta. Gauean, berriz, Bide Batez trikiti taldeak erromeria eskainiko du. Zalantzarik gabe, festa giro ederra izango da gaur Ortzaikan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!