Etxeberria eta Iribar izan dira azkarrenak Behobia Donostia lasterketan, oriotarren eta airren artean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 14a, 10:20
Amagoia Iribar Behobia-Donostia lasterketan. (Sonia Ziani)

Aitor Etxeberriak 01:04:47 denboran osatu zuen ibilbidea. Aiako eta Oriotik parte hartutako emakumeen artean berriz, Amagoia Iribar izan zen azkarrena, lasterketa 01:28:20 denbora bukatuta.

Atzo jokatu zen 57. Behobia Donostia lasterketa, korrika-zale askok egutegian gorriz markatuta izaten duten proba. Aiako eta Orioko 97 lagunek parte hartu zuten, 82 oriotarrek eta 15 aiarrek, hain zuzen ere.

Oriotarren artean, Aitor Etxeberria izan zen azkarrena, ibilbidea 01:04:47 denboran osatuta, 12 postuan sailkatu zen senior mailako gizonen kategorian. Iñigo Expositok ere emaitza bikaina lortu zuen maila horretan, 1:07:27 denborarekin, 35. postuan sailkatuta. Ibai Makazaga eta Jokin Bellido, bestalde, 48. eta 67. postuetan sailkatu ziren, 1:08:01 eta 1:09:40 denborak eginda, hurrenez hurren.

Orioko emakumeen artean, berriz, Amagoia Iribar izan zen helmugara iristen lehena; 20 kilometroko ibilbidea 01:28,20 denboran osatu zuen eta 61. postuan sailkatu zen senior mailako emakumezkoen kategorian. Bestalde, gizonezkoen beterano mailan, seigarren postuan sailkatu zen Aitor Rubio, helmuga 1:07:54 denboran zeharkatuta. Eta gaztetxoen artean ere emaitza ona lortu zuen Jon Erkizia Sarasuak, 1:28:54 denborarekin, gizonezkoen junior mailan 18 postua sailkatu zen. 

Aiarren artean, gizonezkoetan Mikel Usandizaga izan  zen azkarrena: 01:11,06 denbora egin zuen eta 141. postuan sailkatu zen. Emakumezkoen artean, bestalde, Rakel Masero (01:51:29) izan zen helmugara iristen lehena.

Ikusi oriotarren sailkapen osoa honako loturan.

Ikusi aiarren sailkapena honako loturan.

Oharra: Aiarren sailkapena Zumaiarren sailkapenarekin batera ematen du sistemak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!