Imanol Alguacilek kontratua berritu du Realarekin 2025era arte

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 14a, 12:07
Imanol Alguacil prentsa agerraldi batean. Artxiboko argazkia. (Real Sociedad)

Entrenatzaile oriotarraren kontratua 2024-2025 denboraldi bukaera arte berritzeko akordio batera iritsi dira Alguacil eta Reala.

Imanol Alguacilek Realeko entrenatzailea izaten jarraituko du 2024-25 denboraldia amaitu arte. Reala eta entrenatzaile oriotarra kontratua luzatzeko akordio batera iritsi dira, eta azken lau denboralditan egindako lanari jarraipena emango dio horrela. Orioko prestatzaileak 199 partida zuzendu ditu lehen taldean eta 94 garaipen lortu ditu. Gainera, Imanol Alguacilek Europako Txapelketarako sailkatu du taldea hiru urtez jarraian, eta Errege Kopa bat ere irabazi du. Orain, beste bi denboralditan luzatu du talde txuri-urdinarekin duen kontratua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!