Jon Salsamendik eta Patxi Francesek lehen traineruen entrenatzaile jarraituko dute

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 18a, 16:53

Orio Arraunketa Elkarteak datorren denboraldian klubaren izenean lehiatuko diren taldeen entrenatzaileen, prestatzaile fisikoen eta staff teknikoa osatuko duten beste partaide batzuen izenak jakinarazi ditu.

Orio Arraunketa Elkarteak datorren denboraldian klubaren izenen lehiatuko diren taldeen entrenatzaileak nortzuk izango diren jakinarazi du. Jon Salsamendik jarraituko du mutilen lehen traineruaren kargu, eta Patxi Francesek emakumeena entrenatzen jarraituko du.

Senior mutilak:

  • A traineruaren entrenatzailea: Jon Salsamendi.
  • B traineruaren entrenatzailea: Angel Larrañaga.
  • Aulki mugikorrekoen entrenatzailea: Jon Salsamendi.
  • Medikua: Manuel Rodriguez.
  • Prestatzaile fisikoa: Unai Amenabar.

Senior neskak:

  • Entrenatzailea: Patxi Frances
  • Prestatzaile fisikoa: Rafael Gonzalez de Txabararri.a

Gazteen entrenatzaileak:

  • Koordinatzailea: Ekain Zubizarreta.
  • Prestatzailea fisikoa Rafael Gonzalez de Txabarri.
  • Jubenil mailakoen entrenatzailea: Miguel Angel Millares eta Iñaki Arratibel.
  • Kadete mailakoen entrenatzailea: Iñigo Tapia.
  • Infantil mailakoen entrenatzailea: Jenni Rodriguez eta Iñigo Arruti Txabola.
  • Laguntzaile lanetan ariko dira: Mikel Esnal, Gaizka Gastian, Eneko Manterola, Jose Rodriguez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!