Zabalik da sanikolasetako babarrun janerako izen-ematea

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 20a, 12:00

Abenduaren 6an izango da babarrun jana, 14:30ean hasita, udal pilotalekuan, eta bazkarirako txartelak dagoeneko eskuragai daude kultur etxean. Abenduaren 2a izango da izena emateko azken eguna.

Pandemia gaindituta, sanikolasak behar bezala ospatzeko gogoz dira oriotarrak, eta duela hiru urtera arte ohitura zen babarrun jana egin egingo da aurten. Abenduaren 6an izango da bazkaria, 14:30ean hasita, Orioko Udal Pilotalekuan, eta dagoeneko zabaldu dute izen ematea.

Bazkarira joan nahi dutenek, kultur etxean eman beharko dute abenduaren 2a baino lehen, 20 euro ordainduta. Bertako elikagai osasuntsuekin prestatutako bazkaria izango dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta beganoentzat menua ere egongo da, 15 euroren truke. 12 urtetik beherakoek, berriz, bost euro ordaindu beharko dute. Bazkalondoa girotzeaz Andoni Oillokiegi arduratuko da. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!