Kuartz eta S.A.D. taldeek kontzertu bana emango dute gaur gauean Etxeluze gaztetxean

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 25a, 16:30

22:00etan hasiko da jaialdia eta zazpi euro balioko du sarrerak. Ordu erdi lehenago irekiko dituzte gaztetxeko ateak eta han bertan jarriko dituzte sarrerak salgai.

Kuartz eta S.A.D Sistemak Arriskutsuak Dira musika taldeak zuzenean entzuteko aukera izango da gaur gauean Orioko Etxeluze gaztetxean. 22:00etan hasiko da jaialdia eta zazpi euro balioko du sarrerak. Beti bezala, ordu erdi lehenago irekiko dituzte gaztetxeko ateak eta han bertan jarriko dituzte sarrerak salgai.

Kuartz 2016an Bastidan (Nafarroa Beherea) sortutako rock eta blues musika taldea da, eta Ibes Mongaburek eta Oihan Delavignek osatzen dute. S.A.D Sistemak Arriskutsuak Dira taldeak, berriz, iaz eman zuen bere burua ezagutzera Aieru  izenburuko diskoarekin. Lehen lan horretan osagai estetiko nagusi gisa punk-rockaren sustraietara hurbiltzen saiatu da Leioako (Bizkaia) hirukotea —Xabier Seoane (ahotsa eta gitarra), Eneko Perez (baxua) eta Aitor Urrutia (bateria)—

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!