Santa Zezilia eguneko kontzertua eman du Salatxo abesbatzak

Onintza Lete Arrieta 2022ko aza. 26a, 16:36
Gaur eguerdian Orioko plazan izan den kontzertuaren une bat. (Aiora LarraƱaga Solaberrieta/UKT)

Eguerdian plazan eskaini du emanaldia herriko koruak. Astean zehar, Musika Eskolako ikasleak ere izan dira plazan musikarien eguna kantatuz eta musika sortuz ospatzeko.

Musikarien eguna da azaroaren 22a, Santa Zezilia eguna. Asteartea egokitu da aurten, eta horregatik, egun batzuk geroago ospatu du beren eguna Salatxo abesbatzak. Gaur, hain zuzen ere. Ohi bezala, kontzertua eskaini dute herriko abeslariek.

Emanaldia plazan izan da, 12:00etan, eta bertaratu diren herritarrek gozatua hartu dute korua entzunez.

Salatxo abesbatzako kideak, kantuan gaur eguerdian. (Aiora Larrañaga Solaberrieta/UKT)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!