Euskaraz Gazte literatur lehiaketako sariak banatu dituzte Euskararen Egunez

Maria Maya Manterola 2022ko abe. 3a, 17:00
Musika Eskolako ikasleak, udal ordezkariak eta lehiaketako sarituak, Kultur etxean. (Maria Maya Manterola)

Udalak eskerrak eman dizkiete parte hartzaile guztiei, "nork bere txokoan isilean sortutako lana guztion bistara ekartzeko ausardiagatik". Hamar lan saritu dituzte, eta guztiak ere irakurtzeko aukera izango da urtarrileko KARKARAren gehigarri berezian.

Uzta oparoa eman du beste urte batez Euskaraz Gazte ipuin, bertso eta olerki lehiaketak. "Irabazleen zerrendatik kanpo lan ederrak" geratu diren arren, hamar sari banatu dituzte gaur, Euskararen Egunarekin, Orioko Kultur etxean egindako ekitaldian. Musika eskolako ikasleek ere parte hartu dute ekitaldian zehar.

Karkara aldizkariko Rikardo Uzkudunek, Aiako Udaleko Kultur teknikari Eli Lasak eta Orioko Udaleko Euskara teknikari Jabier Zabaletak osatutako epaimahaiaren hitzetan, denetik egon da parte hartzaileen artean: ia urtero aurkezten den jendea, eta baita literatur zale berriak ere. Horiei guztiei eman dizkiete eskerrak, "pausoa emateagatik eta nork bere txokoan isilean sortutako lana guztion bistara ekartzeko ausardiagatik". 

Sarituak

Ipuinak

1. Lentejak. Garazi Urretabizkaia.

2. Zaurietan zubia. Ainhoa Mujika.

3. Aste bat oporretan. Libe Larrarte.

Accesita: Aldarrikapena. Iona Rekarte. 

Accesita: Kolore ukitua. Aritz Pardina. 

Bertsoak eta olerkiak

1. Ume salduak. Ainhoa Mujika.

2. Batek esanak. Goiuri Unanue.

3. Amaren sua. Iñaki Iturain.

Accesita: Metaverso–Bertso-meta. Rosi Lazkano. 

Accesita: Elbarri. Ane Miren Fernandez. 

Lanak etxe guztietara

Saritutako lan guztiak urtarrileko Karkara aldizkariarekin batera Orioko eta Aiako etxe guztietan banatuko den gehigarrian irakurri ahal izango dira. Dena den, bertsoen eta olerkien alorrean aurkeztutako lanak irakurtzera animatu dira batzuk, eta ondorengo bideoetan ikus daitezke bi, lehen saria irabazi duen Ainhoa Mujika eta accesita eskuratu duen Rosi Lazkano, Musika Eskolako ikasleek lagunduta bertsotan:

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!