San Nikolas Jaiak

Gaztetxoek korrika ospatu dute San Nikolas eguna, Kamel Ziani Krosean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abe. 6a, 13:56

Goizeko 10:30ean eman diote hasiera Kamel Ziani Krosari, eta Munto ingurua korrikalari gaztez bete da.

Ohitura bihurtu da sanikolasetan gaztetxoen Kamel Ziani Krosa jokatzea, eta aurtengoan ere korrikalari gazte mordoa bildu du hitzorduak. Goizeko 10:30ean, eman diote hasiera lasterketari, eta kategoriaz kategoria adin-tarte bakoitzera egokitutako lasterketa osatu dute parte-hartzaileek. Infantil mailako neska-mutilak izan dira korrika egiten lehenak, eta jarraian alebin eta benjamin kategorietako korrikalariek hartu diete lekukoa. Orioko atletismo taldeko kide Aitor Rubiok "balorazio positiboa" egin du. "Goizean euri pixka bat egin duen arren, haur asko etorri dira krosean parte hartzera eta oso gustura gaude, lasterketa polita ikusteko aukera izan dugulako. San Nikolas jaiei jarraipena emateko hitzordu bikaina izan da gaurkoa".

Lasterketako emaitzak egunean zehar argitaratuko ditu KARKARAk.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!