San Nikolas Jaiak

Gizonezko bat atxilotu dute bart Orioko plazan, arma zuriz mehatxu egitea egotzita

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 7a, 13:12

Ertzaintzak KARKARAri baieztatu dionez, gizonezkoa atxilotuta eraman dute, eta beharrezko diligentziak egin ostean, epailearen esku utziko dute. 

Bart gauean Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Orion, beste herritar bati arma zuriz mehatxu egitea leporatuta. Ertzaintzak KARKARAri baieztatu dionez, txoznagunean jazo dira gertakariak, Herriko Plazan alegia. 04:55ean, herritar baten deia jaso du Ertzaintzak, gizonezko bat arma zuriz beste bati mehatxu egiten ari zela jakinaraziz. Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu dira plazara. Gizonezkoa atxilotuta eraman dute, eta uneotan hala jarraitzen du. Behin Ertzaintzak beharrezko diligentziak egindakoan, epailearen esku utziko du atxilotutako gizona. 

Gaur goizean kartelak agertu dira herrian, bart gaueko gertakarien berri emanez. Kartel horietan gizonezkoaren argazkia eta izen abizenak ageri ziren, eta udaltzainek kendu egin dituzte, pertsona bat horrela seinalatzea legez kontrakoa dela eta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!