San Nikolas Jaiak

Haurrentzako herri kirolak kiroldegian izango dira

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 8a, 12:59

16:00etan hasi eta 18:00ak arte, herri kiroletan ibiltzeko aukera izango dute umeek. Saioa plazan izatekoa zen arren, kiroldegira lekualdatzea erabaki dute, arratsalderako euria espero delako. Ondoren, txokolate beroa egongo da denentzat.

Arratsalderako euria espero dela eta, arratsaldeko haurrentzako herri kirol saioa lekuz aldatzea erabaki dute antolatzaileak. Hala, Herriko Plazan beharrean, Karela kiroldegian izango da. 16:00etan hasiko da saioa eta bi orduko iraupena izango du. Ondoren, txokolate beroa egongo da guztientzat. Ubera guraso elkarteak eta udalak animatzeko eta parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!