Miriam Mendozaren urteko azken ipuin kontaketa saiorako gonbitak, eskuragai

Aitziber Arzallus 2022ko abe. 13a, 17:01
Miriam Mendoza ipuin kontalaria.

Datorren astelehenean, hilaren 19an, izango da ipuin kontaketa saioa, 18:00etan hasita, kultur etxean.

Urtea bukatu aurretik, azken ipuin kontaketa saio bat izango da Orion. Hain zuzen ere, datorren astelehenean, hilaren 19an, Miriam Mendoza etorriko da herrira, 3 eta 6 urte arteko umeei ipuinak kontatzera. Saioa kultur etxean izango da, 18:00etan hasita, eta dagoeneko eskuragai daude gonbidapenak, kultur etxean bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!