Udal hauteskundeetan botoa eman nahi duten atzerritarrek hautesle-erroldan izena eman behar dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abe. 14a, 13:57

2023ko maiatzaren 28an udal-hauteskundeak egingo dira, eta Orion bizi diren hainbat jatorritako atzerritarrek botoa emateko aukera izango dute.

2023ko udaberrian, udal hauteskundeak egingo dira, eta Orion bizi diren hainbat atzerritarrek botoa emateko aukera izango dute: Europar Batasuneko herritarrek eta Espainiarekin akordioa duten Europar Batasunetik kanpoko estatuetako herritarrek, besteak beste,  Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria, Paraguai, Peru, Erresuma Batua eta Trinidad eta Tobagoko herritarrek.

Dena dela, botoa eman ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko dute hautesle-erroldan eta, horrez gain, udal-hauteskundeetan botoa emateko borondatea adierazi behar dute, hiru modu hauetakoren batean: internet bidez, helbide honetan; Orioko udaletxera joanda; edo posta arruntez, Hautesle Erroldaren Bulegoak bidaliko dien gutunari erantzunez. Europar Batasuneko herritarrek urtarrilaren 30a baino lehenago; behin botoa ematen dutenean, zuzenean gainontzeko udal hauteskundeetan bozkatzeko aukera izango dute.

Espainiarekin hitzarmena duten estatuetako herritarrek urtarrilaren 15a bitartean izango dute hautesle-zerrendan izena emateko aukera, baina, udal-hauteskunde bakoitzerako egin behar dute eskaera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!