Herritarren doinuak

Bost kantu kutunak: Udane Ostolaza

Erredakzioa 2022ko abe. 20a, 11:06
Udane Ostolaza harri-jasotzailea. (Udane Ostolazak utzitakoa)

Gabonekin batera, bueltan da herritarren doinu kutunen atala. Hirugarren edizio honetan, Udane Ostolaza harri-jasotzaileari gogoko dituen bost kanturen inguruan galdetu diogu. Hona hemen Ostolazaren kantu kutunen zerrenda.

1. Eñaut Elorrieta: Eguzki argitan
Eñaut Elorrieta orokorrean asko gustatzen zait, estiloa gustuko dut oso lasaia delako eta letra edo esanahi aldetik mezu polit eta sakonak dituela iruditzen zait. Kantu hau, guztietan gogokoena dudalako aukeratu dut.

2. Benito Lertxundi: Kimu bat zuhaitzan
Musikari euskaldunak entzutea oso gustuko dut, eta horietako bat Benito Lertxundi da. Negua beti nahiko “tristea” irudikatu izan dut, eguraldi txarra, klasera joan beharra… baina kantu honekin alaitu egiten naiz.


3. En tol Sarmiento: Gu geu garena
En tol sarmiento taldea beti izan dut kuttuna eta abesti hau oraindik ez nuen ezagutzen lagun batek gomendatu zidan arte. Entzun nuen eta asko gustatu zitzaidan, alaia eta mezu polita zabaltzen duen kantua delako.


4. Julen Alonso: Mundua geldituko balitz
Julen Alonsoren kantu guztiei kariño berezi bat diet, nire panderoko irakaslea izan da azken urteotan eta trikitixa modu ezberdin batean entzuteko aukera ematen digu.

5. Rotten XIII: El Blues de Aranjuez
Euskal Musika entzutea gustuko dut eta klasikoez gain euskal rocka ere entzuten dut. Rotten XIII nire talde gustukoenetariko bat bezala definituko nuke. Beraien kantuen artean gogokoena El Blues de Aranjuez izan daiteke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!