Datorren asteazkenean 'Kirolaz haratago' erakusketa zabalduko dute

Andrea Zipitria 2023ko urt. 22a, 08:55
Orioko Kultur Etxean egongo da erakusketa.

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) azken urteetan antolatu dituen txapelketa eta ekitaldietan egindako argazkiak osatzen dute 'Kirolaz haratago' erakusketa. Xehetasun guztiak emateko, irekiera egunean, aurkezpen ekitaldia ospatuko da, 18:00etan. Bertan izango dira GKEFko Amaia Elizondo eta Alicia Figueroa, baita herriko hainbat kirolari ere. 

Kirolaz haratago erakusketa Oriora iritsiko da datorren astean. Urtarrilaren 25etik otsailaren 9ra izango dira ikusgai kultur etxean. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) azken urteetan antolatu dituen txapelketa eta ekitaldietan egindako argazkiak biltzen ditu laminak. Erakusketa aurkezte aldera, irekiera ekitaldia egingo da urtarrilaren 25ean, 18:00etan. Bertan izango dira GKEFko Amaia Elizondo eta Alicia Figueroa, baita herriko hainbat kirolari ere. Hortik aurrera, astelehenetik ostiralera, zabalduko dute eremua, kultur etxeko ordutegian; 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era.

Bestalde, otsailaren 8an, asteazkenarekin, erakusketa ardatz duen hitzaldia antolatu dute, 17:30etik aurrera kultur etxean. Ibon Oregi kirolariak emango du hitzaldia eta bertan bere esperientzia kontatuko du: triatloiak egiten zituen Ibon Oregik, Getaria eta Zumaia artean entrenatzen ari zela auto batek harrapatu eta hanka galdu zuen arte. Geroztik, superazio-istorio ederra osatu du eta, gaur egun, surfa praktikatzen du.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!